XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IZEN-EMATEA ETA KUOTA: Kongresorako izen-ematea hurrengo agiriarekin batera bidaliko den partehartze txartela oso osorik betez, egin beharko da; Eusko Ikaskuntza, IX Kongresoaren Idazkaritza.
Churruca Kalea 7-2 - Donostia-4 Gipuzkoa.
Tno. (943)425111 igorriz.
Partehartze epea 1983ko Ekainaren 30ean ahituko da, epea hau bukatuz gero Kongresoaren Idazkariak ez duela beste izen ematerik onartuko adieraziz.
EKITALDIAK, HARRERAK, IKUSTALDIAK, ETA IRTENALDIAK: IX Kongresoaren Idazkaritzak, gainera ekitaldi sail bat antolatu du eta haietan parte-hartzeko eskubidea izango dute partehartze kuota edozein eratan ordaindu dutenek.Lor daitezkeen lankidetasun eta laguntzen kalterik gabe, partehartzaileek hauetarako eskubide izango dute: 1- Dokumentazio karpeta, adierazpen eta txosten laburpenen ale fotokopiatu batekin.
2- Eusko Ikaskuntzaren argitalpenetan 25 %eko deskontua, Kongresoaren aktak barne.
3- Aukera litezkeen ikustaldiak, irakasleek eratu eta zuzenduak, hauen berri aurrerago emango zaizuelarik.
4- Beste ekitaldi batzuk.
Guzti honen berri datorren agirian zehatzago emango zaizue.
OSTATUA: IX Kongresoaren Idazkaritzak Bilbaoko hotel edo ostatuen berri zehatzagoak emango dizkizue hurrengo agiri batetan.